Kobrezko pare bihurritua

Oro har, kobrezko pare bihurrituak bi motatakoak izan daitezke: zorro metaliko batez inguratutako pare bihurritu babestuak (STP) eta plastikozko zorro batez inguratutako pare bihurritu babesgabeak (UTP).

Pare bihurritu babestuetan, hari bakoitza zorro metaliko batez inguratua dago, eta beste zorro metaliko batek bi zorro horiek babesten ditu. Hartara, interferentzia elektromagnetiko gehienak saihestea lortzen da. Pare bihurritu mota hori ingurune zaratatsuetan (EMI handikoetan) erabiltzen da batez ere. Bestalde, kobrezko bi hariak babesten dituen zorro metalikoa duten pare bihurrituak ere badira, zorrorik ez dutenak baino babes handiagoa dutenak. Dena den, pare bihurritu babesgabeak dira gehien erabiltzen direnak.

Kobrezko pare bihurrituak kable ardazkideak eta zuntz optikoak baino banda-zabalera txikiagoa du; nolanahi ere, hariaren diametroa handitu ahala, transmisioaren kalitatea ere handitu egiten da.